miércoles, 4 de noviembre de 2009

AURKEZPENA

Kaixo denoi!!
Blog honen izenburuan diodan bezala MUSIKAZ GOZATZERA gonbidatzen zaituztet, ahal dudan einean.
Blog honi MUSIKAZ GOZATUZ izenburua jarri diot, umeek zein helduek, baina umeengan arreta gehiago jarriz, musikaz gozatu ahal izateko aukera edukitzea nahi dudalako.

Umeen kasuan, askotan edo gehienbat hasieran musikaren bidez expresatzeko aukera ukatu egiten zaie, bai familiaren, bai lagunen, baita irakasleen aldetik ere. Hasierak zailak direla jakinda, askatasun handiago bat izatea aldarrikatu nahiko nuke, bestela umeak ez baitu inoiz musikaz gozatzeko aukerarik izango. Bestalde, irakasleak motibazioa handitzen saiatu beharko lirateke, edo behintzat motibazio ez txikitzen.

Hezkuntzari dagokionez, musikak sekulako diskriminazioa eta inportantzia eza jasaten duela ere aipatu nahiko nuke. Ene ustez, musikak umearen entzumena, imaginazioa, adierazgarritasuna...lantzeaz gain, expresatzeko era oso egokia dela deritzot eta umeak sentimenduak adierazteko baliabide ezin hobea dela ere uste dut.

Azkenik, musika motei dagokionez eta batik bat hezkuntzan, musika mota ezberdinak sustatzearen partaide naiz, ezin baitzaio haurrari musika mota bat inposatu, behintzat nire uste xumean, ez. Horregatik, umeak esperimentatzeko ahalik eta baliabide gehien izatea garrantzitsua deritzot, berak bere bidea aurkitu arte.

Besterik gabe, musikaz goza dezagun!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario