lunes, 22 de febrero de 2010

Musika eta adimen emozionala


Musikak adimen emozionalarekin duen lotura inork ez du zalantzan jartzen. Azken urte hauetan, Gardneren "Inteligentzia anizkunak" teoriaren eta Daniel Golemanen "Adimen emozionala" liburuaren ostean, asko goraipatu dira musikak adimen emozionalaren garapenean dituen onurak.Adimen musikal baten existentzia aipatzen da Gardnerren liburuan beste batzurekin batera eta honek, nire ustetan, musika gaiari azken urte hauetan falta zaion estatusa berreskurarazten dio. Izan ere, hezkuntzan gauden musika irakasleok zama astun bat bezala jasan dugu musikari eman zaion garrantzia gutxi hori. Orain, ordea, adimen-kozientea neurtzea soilik nahikoa ez den garai hontan, baizik eta garapen emozionalari ematen zaiola behar duen garrantzia, musikaren bidez garapen hau ederki landu daitekeela azaldu da.
Laburpen hau, http://musika-hezkuntzan.blogspot.com/search/label/musika blogetik dago hartua eta interesgarria iruditu zaidanez hemen jarri dut. Gai honi buruz informazio gehiago eskuragarri izateko helbide hau kontsulta dezakezue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario